Ataungo Udalak gogorarazi du datorren asteartean, urriak 21, egingo dela silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren hileko bilketa. Ohiko moduan, herriko hainbat gunetan jarritako puntuetan utzi beharko dute erabiltzaileek hondakina. Bezperan, astelehenean, atera behar da materiala.
Bilketa puntuak
Udalak jakinarazi duenez, herriko sei bilketa puntu egongo dira zabalik:
- Otadi Zelai baserria, herrirako bidean
- San Martin, mediku etxearen atzean
- Suki zeharra, Saltxeberri baserrirako bidegurutzean
- Arrateta aldea, Agerrerako bidegurutzean
- San Gregorio, Intxaustiko zubian
- Lauztierreka eta Lauztiturrieta baserriak, Arratiñe inguruan
Bereizketa beharrezkoa
Plastikoa biltzerakoan zenbait baldintza bete beharko dira. Udalak ohartarazi duenez, plastikozkoak ez diren sokak ez dira onartuko, eta ezta plastikozko bidoiak ere. Gainera, sokak eta plastikoa banaka atera behar dira, bi multzotan: batetik plastikoak, eta bestetik sokak. Mineralen zakuak, berriz, zaku bakarrean atera daitezke, muturra soka batez itxita.
Informazio gehiago
Herritarrei gogorarazi diete bilketa asteartean bada ere, plastikoak eta sokak aurreko egunean, astelehenean, ateratzea ezinbestekoa dela, sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Zalantzak argitzeko, herritarrek Goiemenekin harremanetan jar daitezke 943 16 12 44 telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikora idatzita: goimen@goimen.org.