Ataunen, gaur osteguna, azaroak 13, “Oroimen Tailerra” egingo da Atsedentoki Elkartean. Bi orduko saio honek oroimena lantzea eta aktiboa mantentzea du helburu, ariketa eta dinamika dibertigarrien bidez.
Tailerra 16:00etatik 18:00etara izango da, eta Atsedentoki Elkarteak antolatu du Ataungo Udalaren laguntzarekin, herriko adinekoen ongizatea sustatzeko ekimenen barruan. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte: «Animatu eta parte hartu! Jarduera hau gogoa lantzeko ez ezik, lagun artean une atsegina pasatzeko ere aukera bikaina da».



