Urtero legez San Isidro eguna ospatuko da Ataunen ere, maiatzaren 15ean, San Martin auzoan. Herritarrek postua jartzeko aukera izango dute beste behin ere beraien produktuekin, baina maiatzaren 5a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean. Egitarauari dagokionean, goizeko 11:00etatik aurrera izango da herriko ekoizleen produktuak ikusi eta erosteko aukera. Herriko artzainen gazta dastatzeko aukera ere eskainiko da. 14:00etan berriz, bazkaria egingo da Aizkoate elkartean.
urtarrilak 14, asteartea
Hemen da urtero legez San Isidro eguna, San Martin auzoan egingo dena aurten
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025