Uztailaren 3tik 15era bitarte “Mendian gora” erakusketa izango da ikusgai Ataungo udaletxearen ganbaran, nahiz eta inaugurazioa hilaren 5ean, asteazkenean izango den 19:00etan Antxon Iturrizak eskainita. Astelehenetik-ostiralera 19:00etatik 20:30etara bitarte izango da erakusketa ikusteko aukera eta larunbat zein igandeetan 11:30etatik 13:00era bitarte. Orduz kanpoko bisitak egin nahi izanez gero, 635772027 telefono zenbakiarekin harremanetan jartzeko eskaera egin dute antolakuntzatik.
