Herrian zehar zenbait seinale eta informazio panel berri jarri dituela zehaztu du Ataungo Udalak. Aipatutakoaren arabera, irailean proiektu berri bat aurkeztuko dute eta horren parte dira bideak seinaleztatzeko jarri diren panel hauek. Hauetan topa ditzakegun QR kodeak oraingoz ez daudela erabilgarri azpimarratu dute, baina behin proiektua aurkeztearekin batera, gerturatzen den pertsona orok erabili ahal izango ditu.

Informazio panelak Ataunen 20230715