Larunbat honetan jokatu du Iraitz Zubizarretak promozioko lau t’erdiko txapelketaren finala Julen Egiguren azpeitiarraren aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan. 22 eta 21 emaitza erakutsiaz geratu zen markagailua. Duela bi urte txapeldunorde geratu zen, eta oraingo honetan, arantza hori kentzeko aukera izan du ataundar gazteak.
Ez du partida batere erraza izan, azpeitiarra ere gogor aritu delako eta urduritasuna ere nabaria zelako. Herritarren aldetik jasotako babesa «izugarria eta eskertzekoa» izan da Zubizarretaren hitzetan, pilotalekuan dena eman baitute zale modura eta herrira iritsitakoan egindako harrerak ere, hitzik gabe utzi du pilotari profesionala.