Joan zen urteko azaroan jokatu zuen Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak promozioko lau t’erdiko txapelketaren finala Julen Egigurenen aurka, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 2021ean txapeldunorde geratu zen, baina pasaden urte amaierako partidarekin, arantza hori kentzeko aukera izan zuen. Ostiral honetan harrera egin diote Ataungo udaletxean Martin Aramendi alkateak eta Egoitz Goikoetxea zinegotziak. Izaro Erauskinek egindako margolan bat jaso du egindakoagatik.

Martin Aramendi, Iraitz Zubizarreta eta Egoitz Goikoetxea 20240105