Azken egunetan erabateko aldaketa eman du denboraleak Euskal Herrian ere, euriteak nagusi izan dira eta goialdeko mendiak kolore zuriz jantzita ikusteko aukera ere izan dugu. Zenbait txokotan bezala Ataunen ere, kalte handiak eragin dituzte ordu luzez gelditu gabe izandako zaparrada mardulek.
Udalak ohar batean zehaztutako informazioaren arabera Aizkorrondo, Muño, Sotxeta, Arteta, Artzabekoa, Aldarreta, Kaxio bidea…, hainbat tokitan izan dira ezbehar hauek. Euriteek eragindako luizien ondorioz itxita geratu ziren zenbait bide, zabalik dira dagoeneko, baina gainerako kalteak nola konpondu aztertzen ari direla diote.