Astelehen honetan hasi da 2023ko errenta eta ondarea aitortu ahal izateko kanpaina. Ohi bezala, UEMAk, bertako kide diren udal zein foru ogasunekin elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egin ahal izateko kanpaina jarri du abian, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen.
Mankomunitateak zabaldutako ohar baten arabera, gero eta gehiago dira urtez urte administrazioarekin egin beharreko gestioak euskaraz burutzen dituztenak, baina “errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik”. Gaurko egunarekin abiatu da Gipuzkoan errenta aitortzeko epean, Nafarroan bihar hasiko da eta Bizkaiaz etzi.
UEMAk prentsa ohar batean azaldu duenez, 92.173 herritarrek eskatu dute Gipuzkoan Ogasunarekiko harreman hizkuntza euskara izatea. Ataungo Udalak ere bat egin du ekimenarekin, azpimarratuz, iaz aitorpena egin zuten 890 herritarretik 541ek egin zutela euskaraz.