Atzo aurkeztu zuten Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Joxemiel Barandian museoak Mitoaldiaren VII. edizioa San Gregorio auzoan kokatzen den Sara etxean. Jentilbaratzako Maitane Aizpurua, Maider Irastortza zinegotzia eta Barandiaran museoko Amaia Vicente izan dira prentsaurrekoan hitza hartu dutenak, Samartintxiki, Torto, Maru Nagusia, Inguma eta sorgina alboan zituztela. Ataungo herrian ezinbesteko gaia da mitologia, eta egitarau zabala prestatu dute beste behin ere ekainaren 15etik uztailaren 13ra bitarte.
Bost ekitaldi dira aurtengo egitaraua osatu dutenak. Hitzaldia, hitzaldi musikatua, kontzertua, irteera gidatua eta gau ibilaldi mitologikoa izango dira hitzorduak. Larunbat honetan izango da lehen hitzordua, Jon Maia bertsolari-kantaria izango bai da gonbidatua. Ekainaren 19tik aurrera berriz Patxi Zubizarreta idazlea eta Pello Ramirez musikaria, eta Asisko Urmeneta ilustratzailea ere izango dira.