Datorren astelehenean, ekainak 24, azken hilabeteetan ondutako ongarriaren banaketa egingo dute San Martin auzoko plazan 09:00etatik 11:00k bitarte. Udalak ohar batean zehaztutako informazioaren arabera herritar guztientzat irekia izango da eta beraz, edonork izango du ongarria jasotzeko aukera. Nahi duenak zakuak eramateko aukera izango du, baina udalak ere herritarren eskura jarriko ditu poltsak. Auzokonposta egin duten herritarrek bertaratzeko arazoak baldin badituzte, 616758758 telefono zenbakira idatzi dezake mezu bat jaso nahi duen poltsa kantitatea eta eraman beharreko lekua zehaztuz.

Pertsona bat eskuetan konpostarekin 20240619