Udako oporraldiaren ondoren, bueltan dira Atsedentoki Elkarteko osteguneroko ekintzak. Hainbat izan ziren joan zen ikasturtean burutu zituzten ekintzak, eta aurten ere, beste horrenbeste egiteko asmoa agertu dute. Irailaren 12rako iragarri dute lehena, Bingo saioa egingo dute 16:00etatik 17:15era bitarte. Elkartetik parte hartzeko deia luzatu nahi izan dute.

Bingoko zenbakien otarra 20240904