Beti bezain indartsu dator Intujai Teatrok urtero antolatzen duen ‘Antzeztaun’ jaialdiaren edizio berria, urriaren 6tik 23ra egingo da aurten. Ipuin kontaketak, antzerkia, magia, musika eta askoz gehiago izango dira 2024ko edizioaren ardatz nagusiak, baina ondo pasa eta familian kulturaz gozatzea izango dira oinarri nagusiak. Hau da aurtengo edizioko hitzorduen zerrenda:
- Urriak 6, 17:00etan, Aiako Erroipen: Liburu magikoen erakusketa txiki bat eta ipuin ikuskizun bat eskainiko du Iñaki Carreterok “Mundua ezagutzeko ipuinak (eta liburuak)” emanaldian. Mundu zoragarri batean murgiltzeko egongo da bera, eta mugitu gabe, urruneko lekuetara bidaiatzeko
zein pertsonaia fantastikoak ezagutzeko aukera emango digu. Liburuekiko jakin-mina sustatzeko modu dibertigarri eta parte-hartzailea izango da. - Urriak 19, 17:00etan, Herri Antzokian: Enrike Solinisen jatorrizko ideian eta berak sortutako instrumentuan, zein Juan Kruz Igerabide poetaren hitzetan oinarrituta dago ikuskizun hau. Doinu ederrak eta kantu tradizionalak entzuteko aukera izango da, Euskal Barrok Ensemblek interpretatuak eta Irrimarraren ilustrazio ederrekin atonduta. Euskeleleak gure irudimena hegaldaraziko du haur eta familientzako ipuin musikatu honetan.
- Urriak 23, 20:00etan, Troskaeta Tabernan: “Afari Magikoa” magia ikuskizuna eskainiko dute Eneko Gutierrez, Maria Arandia eta Diego Calaviak.
- Urriak 25, 16:30ean, Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean: “Zirko Gala” eskainiko dute Xabi Larrea, Bego Peñaranda eta May Gorostiagak. Akrobaziak, malabarrak, aereoak, umorea eta askoz gehiago nahastuko dituzte.