Joan zen irailaren 21ean ekin zion Otsotarrak elkarteak Ataungo V. Natur Zikloari, ‘Batetik Bestera’ antzezlanarekin. Larrialdi klimatikoa, krisi ekosoziala eta biodibertsitatearen galera lantzen ari dira edizio honetan, eta horretarako solasaldiak, antzerki emanaldiak, auzo-lana eta beste zenbait jarduera antolatu dituzte. Honen guztiaren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu larunbat honetan elkarteko Ion Fontelak.

Ataungo Domoa Atxurbi menditik ikusita 20230807