Urte luzeetako lana izan baldin bada ere, «etorkizuna izan dezakeen proiektu bat da» Martin Aramendi Ataungo alkatearen esanetan Ataun Irratia FM bidez igortzea. Udalak «herrigintza sustatzeko» burutu duen beste proiektuetako bat izan da ATI Komunikazio Taldearen eta zenbait herritarren eskaera burutzea, hala azaldu du Aramendik larunbat honetan Ataun Irratiaren egoitzatik eskainitako ‘Zebrabidea’ saioan.

Martin Aramendi Ataun Irratiaren estudioan 1 20241019