Urtarrilaren 10ean zabalduko ditu berriro ere ateak Ataungo Gaztelekuak, Mairu Aisialdi Elkartearen berrantolaketarekin. Joan zen urtean bezala, oraingo honetan ere, ostiral eta larunbat arratsaldeetan hiru orduz zabalduko ditu ateak, eta 6. mailatik hasi eta DBHko 4. mailara arteko gazteek izango dute bertaratzeko aukera (11-16 urte).
Programazio egokia osatu eta antolaketa egokia burutzeko, gaztelekura bertaratu eta bertako ekintza zein jarduerekin bat egiteko interesa duten gazteen gurasoek, izen-emate inprimakia bete beharko dute urtarrilaren 5ean baino lehen.