Ataungo Udala gaztetxoentzako 2025eko udako kirol ikastaroak antolatzen ari da beste behin. Aurten, aukera zabala eskainiko da 8 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta nerabeentzat, eta maiatzaren 22an ireki da izen-ematea.
Ikastaroak eta datak
- Tenisa (8–14 urte): ekainaren 23tik uztailaren 4ra, goizeko 09:00etatik 12:00etara, ordutegiaren arabera banatuta.
- Zunba (10–16 urte): astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 12:00etara (ordua zehazteko).
- Piraguismoa (9–14 urte): uztailaren 14tik 18ra, Zaldibian, arratsaldez (ordutegia zehazteko).
Taldeak osatzeko, gutxienez 8 parte-hartzaile behar dira ikastaro bakoitzean. Izen-ematea udaletxetik bertatik edo udala@ataun.eus helbidera mezu bat bidalita egin daiteke, izen-abizenak, adina, hautatutako kirola, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia adieraziz.
Prezioa eta ohar garrantzitsua
Ikastaro bakoitzak 35 euroko kuota izango du. Hala ere, taldea osatu dela baieztatu arte ez da ordainketarik egin behar. Izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie ikastaroa egingo den ala ez, eta kasu horretan emango zaie ordainketa egiteko kontu zenbakia: 20955026871060153888.