KZguneak bi ikastaro eskainiko ditu Ataunen urrian zehar, arrakala digitala murrizteko asmoz. IKTeetan trebatzeko zentroen sare publikoa da KZgunea, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak gainbegiratutakoa. Zentro hauetan egindako jarduera nagusia teknologia berrietan formakuntza ematera bideratzea denez, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dituzte.
Alde batetik, komunikazioaren esparrua jorratu ahal izateko, Whatsapp, bat-bateko mezularitza aplikazioaren inguruan ariko dira. Ikastaro hau urriaren 16tik 18ra bitarte eskainiko da 09:00etatik 11:00etara. Bestetik, smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko beste ikastaro bat ere eskainiko dute urriaren 7tik 15era bitarte 09:00etatik 11:00etara.
Bi ikastaroetan parte-hartu ahal izateko izena eman beharko da aldez aurretik www.kzgunea.eus webgunean. Bertan izango duzu plazak libre dauden edo ez kontsultatzeko aukera, baita KZgunea zetro batean ere. Norbaitek zalantzak baditu edo laguntzarik behar badu, 945062555 telefono zenbakira dei dezake edo tutor.ataun@kzgunea.net helbide elektronikora mezu bat bidali.