Ostegun honetan, urtarrilak 9, kandelak nola egiten diren ikasteko aukera egongo da Marikutixi elkartearen eta Ataungo Udalaren eskutik ikastaro gelan. Egingo diren kandelak sojazkoak izango dira eta beharrezko material guztia bertan egongo da eskuragarri. Gainera, norberarena etxera eramateko aukera edukiko du bakoitzak.
Ikastaro hau 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko da, eta aldez aurretik izena eman beharko da parte-hartu ahal izateko Udaletxean edo 616758758 zenbakira Whatsapp mezu bat bidaliaz. Zehaztutako informazioaren arabera gehienez 9 pertsonako taldea osatuko da eta ikastaroak 25€-ko kostua izango du. Hau, egunean bertan ordainduko da.