Urriaren 5ean, igandea, irudi eta sormenaren festa handia izango da Ataunen. Udalerriko txoko, paisaia eta bizitza jasotzeko aukera paregabea izango dute argazkizaleek 2025eko 21. Argazki Rallyaren edizioan.
Izen-ematea eta parte hartzeko baldintzak
Rallyaren abiapuntua Ataungo udaletxearen aurrean izango da, goizeko 9etatik 10etara. Une horretan egingo da izen-ematea, eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Izen-ematean, memoria-txartelak aztertuko dira eta parte hartzaileek berekin eraman beharko dute txartela irakurtzeko kablea edo irakurgailua.
Argazkiak kamera digitalarekin egin beharko dira (mugikorrik ez da onartuko), eta koloretan edo txuri-beltzean aurkeztu daitezke. Txartel bakoitzean, 36 argazki jaitsi ahal izango dira gehienez, lehenengoa autoerretratua izanik. Parte hartzaileak arduratuko dira hautatutako argazki horiek txartelean uzteaz; aurrez ez bada garbiketa egiten, ez da jaitsierarik egingo.
Argazkiak manipulatu gabe aurkeztu behar dira, JPG formatuan eta konprimitu gabe. 13:30etik 14:30era bitartean entregatu beharko dira memoria-txartelak.
Sari erakargarriak, adin eta maila guztietarako
Lehiaketak hiru sari nagusi eskainiko ditu:
- Lehen saria: 300 € eta oroigarria
- Bigarren saria: 150 € eta oroigarria
- Hirugarren saria: 90 € eta oroigarria
Ataungo bizilagunen artean ere sari bereziak banatuko dira:
- Lehen herritarra: 90 € eta oroigarria
- Bigarren herritarra: 2 txuleta eta 2 botila ardo
- Hirugarren herritarrentzako saria ere izango da.
Halaber, gazteentzako saria ere aurreikusi da, 16 urtetik beherakoentzat. Ohar garrantzitsu bat: pertsona bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Azaroan, sari banaketa eta argazki-proiekzioa
Irabazleen izenak azaroaren 16an, larunbatean, jakinaraziko dira, eguerdiko 12etan Ataungo Herri Antzokian egingo den ekitaldian. Bertan, sarien banaketa ez ezik, hautatutako argazkien proiekzioa ere egingo da.
Antolaketa eta arauak
Antolakuntzak, bere esku izango du epaimahaia izendatzea, eta erabaki guztiak aldaezinak izango dira. Argazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta argitaratzeko eta kopiak egiteko eskubidea izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan antolatzaileekin: 943 180 011 edo ataungoargazkiralia@hotmail.com.



