Izugarri gustatzen zaizkigu gure burua zoratzen duten testak, eta beraz, ez dira faltan izango ‘Bide Ertzean’ saioaren denboraldi berri honetan ere. Horren aurretik ordea, aurrez kontatzea ahaztu zaigun David Broncanoren ‘La Revuelta’ saioko momentu gogoangarri bat entzunarazi nahi izan dugu. Leire Perlinesek berriz 24 orduz katu bat izateko ardura hartu du Ane Muruak egindako test berri batean, eta bere jakirik gogokoena zein den ezagutzeko aukera izan du.

Zuri eta laranja koloreko katu bat kamerari begira 20241012