Maizpide Euskaltegi-Barnetegiak ireki du jada 2025/26 ikasturterako matrikulazio epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi dutenentzat aukera zabala eskaintzen du Lazkaon kokatutako zentroak, eta, gainera, zenbait ikaslerentzat laguntza ekonomikoak ere badaude eskuragarri.
Zehazki, A1 eta A2 mailetan izena ematen duten guztiek diru-laguntza berezia jasotzeko aukera dute, eta C1 mailan arituko diren 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat ere prestatu dute laguntza ekonomikoa.
Ikastaro mota ugari eta egutegi zabala
Maizpidek barnetegi moduko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu urte osoan zehar, baita asteburuko ikastaroak eta autoikaskuntza bidezko saioak ere. Maila guztietako ikasleentzako eskaintzak daude —A1etik C2ra arte—, eta ikasleek euren ordutegi edo beharretara egokitzen diren aukerak aurki ditzakete: klaseekin eta pentsio osoarekin edo erdi pentsioarekin. Gainera, euskal kultura eta aisialdia uztartzen dituzten jarduerak ere antolatzen dira: kantu ikastaroak, euskal dantzak, tailerrak, tertuliak edota Mintzalaguna egitasmoa, besteak beste.
Harremanetarako informazioa eta matrikula
Interesdunek matrikula eta sarrera-proba Maizpideren webgunean bertan egin ditzakete: www.maizpide.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako bide hauek dituzue erabilgarri: 943 88 92 31, WhatsApp: 688 655 779 edo lazkao@maizpide.eus



