Pasaden urtean ekoitzi zuten Ataungo herriaren ondare naturala dokumentatzeko zein ezagutarazteko proiektuaren barruan osatutako Leizeta ikus-entzunezkoa. Lan tekniko-artistikoa On Produkzioak ekoiztetxeak burutu bazuen ere, Atauniker elkartea izan zen bultzatzailea. Joan zen astelehenean, Bilboko Mendi Film Festibalean eskaintzeko aukera izango dutela jakin zen.
Elkartetik zehaztutako informazioaren arabera, ‘Zabalandi’ sailean sailkatu dute beraien lana eta eragile zein arduradunak bertan izango direla azpimarratu dute. Dokumental labur honen helburu nagusia, Ataungo Domoko natur eta kultur ondarea ezagutaraztea da egileen esanetan eta abenduaren ñtik 17ra gehiago jakiteko aukera izango da.