Ataungo gastronomia tradizionalaren altxorretako bat berreskuratu eta belaunaldi berriei transmititzeko asmoz, “Mondejuak nola egin!” izeneko ikastaroa antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak beste urte batez. Ekitaldia 2025eko irailaren 27an, larunbatean, izango da, 10:00etatik 13:00etara, Aizkoate Elkartean.
Pili Barandiaranek emango du saioa
Ikastaroa Pili Barandiaranek gidatuko du, eta parte-hartzaileek mondejuak egiteko prozesu osoa ikusi eta praktikatzeko aukera izango dute. Ataungo ohitura zaharrei eusteko helburuarekin antolatutako saioa izango da, eta, jakina, egindakoa dastatzeko aukera ere izango da amaieran.
Izen-ematea eta xehetasunak
Parte hartu nahi dutenek irailaren 23a baino lehen izena eman behar dute. Horretarako, antolakuntzak 616 375 983 telefono zenbakira deitzea gomendatzen du. Plaza kopurua mugatua izango denez, lehenbailehen izena ematea komeni da.
Gure kultura eta jakintza bizirik mantentzeko ekimena
Ekimen honen bidez, antolatzaileek tokiko jakintza eta gastronomia tradizionala bizirik mantentzea dute helburu. «Zaindu dezagun gurea!» da ikastaroaren leloa, eta horixe da, hain zuzen, Jentilbaratza Kultur Elkartearen konpromisoa.



